- BIOLAN
- +34 946 574 161
- biolanmb@biolanmb.com
Agenda
Honekin batera gure agendaren laburpena aurki dezakezu.
-
Aurreneko aldiz, aurten Biolan STEVI Mercosurren izango da maiatzaren 26, 27 eta 28an, Mendozan, Hego Amerikako mahasgintza-ardogintzako hiriburuan alegia, Biolan sistema aurkezteko. SITEVI Mercosur 1998an hasi zen, urte hartan esportatu baitzen Montpellierreko (Frantzia) azoka hau Mercosurrera. -
Biolan Stuttgarten (Alemania) egon da, Intervitis/Interfructa azokan, biosentsoreak aurkezteko. Azoka hau Europa Iparraldeko mahasgintza-ardogintza alorreko azokarik garrantzitsuena da.
-
Biolan-eko arduradunak Txile eta Argentinan izan dira abenduan zehar, intereseko molekulak aztertzen dituen Biolan Metodoa, zehazki azido glukonikoa eta azido malikolorenak, mahasgintza-ardogintzan eta nekazaritza-industrian zabaltzeko asmoz
-
Biolaneko ordezkariak datorren abenduaren 1etik 3ra Montpellierreko Parc des Expositions-en izango den SITEVI feriara joan dira. Azoka hau mahasgintza-ardogintza, lekale eta fruta-arbolen nazioarteko feria da, sektorearen garrantzitsuenetakoa, eta urtetik urtera azken berrikuntzak aurkezten ditu.

