BIOLAN
+34 946 574 161
biolanmb@biolanmb.com

Biolanek hitzarmenak sinatu ditu Frantziako hiru banatzailerekin, Isitec-Lab, Predel eta Sodimel, bertan bere Biosentsoreak zabaltzeko

22|03|2010

Hitzarmen honen bidez, Biolanek Frantziako mahasgintza-ardogintza arloan Biosentsore entzimatikoak salduko ditu.

Biolan Microbiosensoreseko Zuzendari Nagusi Asier Albizuk eta Zuzendari Komertzial Koldo Atxutegik Frantziako Isitec-Lab, Predel eta Sodimel enpresekin banaketa hitzarmenak sinatu berri dituzte.
Frantziako mahasgintza-ardogintza arloa oso zabala eta dibertsifikatua da. Frantzia da munduko ardo ekoizlerik handiena; 2009an 47 milioi hektolitro ekoiztu zituen, eta 51,8 litro/pertsonako kontsumoa dauka (2007/2008).