BIOLAN
+34 946 574 161
biolanmb@biolanmb.com

Dimercok banatuko du Biolan metodoa Txileko mahasgintza-ardogintzaren merkatuan

25|11|2009

Christin Azócar y Koldo Atxutegi

Biolan Microbiosensores S.L.-ko Zuzendari Komertzial Koldo Atxutegik eta Dimercoko enologia dibisioko arduradun Cristian Azocarrek lankidetza hitzarmen garrantzitsua sinatu dute gaur, hain zuzen ere Amerikako kontinentearen hegoalde osoan mahats-bilketa hasten den unean, Biolan Metodoa Txileko mahasgintza-ardogintzaren merkatu indartsuan banatzeko. Konpromisoa gaur goizean itxi da Zamudioko (Bizkaia) Innobasqueko egoitzan, eta bertan Biolan-en eredua azpimarratu dute nazioartean merkatu berriak irekitzeko orduan.

Biolan Metodoak biosentsore bat dauka mahats bildu berrian azido glukonikoaren maila detektatzeko, eta enologoek epeltegian egin behar duten lanerako funtsezko informazio fidagarri eta eskuragarria ematen du. Metodo honek interes handia piztu du, eta gaur sinatu den hitzarmenari esker Txile osoan banatuko dute.
Dimerco bertako mahasgintza-ardogintzarako makineria eta lehengaien banaketan espezializatutako enpresa da, eta Biolan bioteknologia enpresaren lan ardatza intereseko molekulak detektatzeko biosentsoreen ekoizpena da. Biek bat egin dute proiektu honen inguruan, puntako merkatu honetan proiekzio garrantzitsua lortzeko helburuarekin.

Dimerco, Biolaneko banatzaile ofiziala

Gaurko hitzarmenaren ondorioz, Dimerco Biolanen banatzaile ofiziala izango da Txileko mahasgintza-ardogintzan. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta urtez urte berretsi beharko da.
Biolan-ek Dimercori eskainiko dizkio gaur egungo biosentsore guztiak, eta baita etorkizunean egingo direnak ere, eta  tekniko eta saltzaileen formakuntzan laguntzeko konpromisoa hartu du. Dimercok, bere aldetik, salmenta egokirako behar diren lan eta ekintza komertzialak egingo ditu, baita erakusketak ere.
Izenpetu ondoren, Cristian Azocarrek Dimerco Txileko upeltegi guztietara iristen dela nabarmendu zuen, eta pozik agertu zen “gure enologoek zenbat eta lanabes gehiago eta hobeak izan, orduan eta lan hobea egingo dutelako”. Bestetik, Biolan-ek gogoratu zuen, Txile Europako herrialde asko baino gorago dagoela mahasgintza-ardogintzarekin lotutako teknologian, “eta, beraz, Txileko merkatua oinarrizkoa da gure garapenerako”.