- BIOLAN
- +34 946 574 161
- biolanmb@biolanmb.com
Ongietorria
Biolan Microbiosensores S.L. osatzen dugun gizon-emakumeentzako ohore handia da gure lana ezagutzeko interesa duten lagun guztiei web orri honetara ongietorria egitea. Enpresa bioteknologikoa gara, eta intereseko molekulak detektatzeko gai diren biosentsoreak garatu eta merkaturatzen ditugu. Gaur egun, hiru arlo ezberdinetan lan egiten dugu: Enologian, Nekazaritza elikagaietan eta Bio osasunean.

Biolan 2006ko irailean jaio zen, mahasgintza-ardogintza, enologia eta biosentsore bidezko neurketa sistemen eremuetan hainbat urtez ikertzen eman ondoren. Une hartan enpresa berri hau eratzea erabaki zen, bazkide sortzaileek orduraarte lortutako emaitzak merkaturatzeko helburuarekin, eta gaur egun denbora errealean neurtzen duten intereseko molekulak aurkitzeko biosentsoreak ikertzen, garatzen, ekoizten eta merkaturatzen dihardu.
XEDEA
Biolan enpresa bioteknologikoa da, eta bere helburu nagusia interesko molekulak arlo ezberdinetan detektatuko dituzten biosentsore berriak garatu eta merkaturatzea da. Hasieran nekazaritzako elikagaien arloa izango da bere jomuga, baina ondoren osasun merkatuari helduko dio.
IKUSPEGIA
Nekazaritzako elikagaien sektoreari dagozkion biosentsoreen merkatuaren buru izatea, bereziki mahasgintza-ardogintzaren azpiarloari dagokionez, eta nekazaritza elikagaien arloan biodetekzioaren eremu ezberdinetan kokatu.
AKZIODUNAK
2009ko uztailean, Biolan-ek akziodunen taldea indartu zuen bazkide berriekin, Orza inbertsio Funtsaren bidez eta Panda Softwareren enpresari eta sortzaile Mikel Urizarbarrenaren bidez. Biek konpromiso ekonomikoak hartu dizute oinarri teknologikoko proiektu hau bultzatzeko.

