BIOLAN
+34 946 574 161
biolanmb@biolanmb.com

Ikerketa eta Garapena

Biolan I+G+(b) enpresa denez, ikerketa, garapena eta berrikuntzarako proiektuak sustatzen ditu enologia, nekazaritza elikagai eta osasun eremuetan, biosentsorika ardatz hartuta. Biolanen I+G proiektuek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, CDTIren eta Europako erakundeen babesa daukate

Biolan datozen urteetan hainbat proiektu garatzeko lanean ari da:

ENOLOGIA SAILA

FRUKTOSAREN BIOSENTSOREA

Ardogintzan, zenbait une funtsezkoak dira produktuaren kalitatea zehazteko, eta horietako bat da hartzidura alkoholikoaren hasiera eta amaiera. Une horietan garrantzitsua da azukreen maila eta berauen pausoz-pausoko gutxitzea zehaztea, baita hondar-azukreak dauden zehaztea ere, horrek esan nahi duelako hartzidura ez dela amaitu.
 

HISTAMINEN BIOSENTSOREA

Ikerketa guztiek diote amina biogenoak oztopo garrantzitsua izan daitezkeela etorkizun hurbilean esportaziorako. Ardoak daukan amina biogenoen maila azkar eta modu fidagarrian zehaztuko lukeen biosentsorea, beraz, tresna erabilgarria izan daiteke administrazioentzat zein ardogintzan aritzen direnentzat.
 

BIOSENTSOREEN MINIATURIZAZIOA

Gure bezeroei erabilera errazteko helburuarekin, Biolanek teknologia handiguragoa garatu nahi du Nekazaritza elikagaien eta Osasunaren eremuei begira, beste biosentsore batzuk garatu eta merkaturatzeko. 
 

 nekazaritza elikagaien dibisioa

LISTERIA

Duela 25 urtetik hona, L. monocytogenes bakterioa elikagaien bidezkutsatzen den agente patogeno nagusienetako bat bilakatu da. Gaur egungo adituek uste dute listeriosisa gero eta agerikoagoa egiten ari den gaixotasuna dela, eta gaur egungoak baino detekzio eta suntsitze metodo eraginkorragoak garatu behar direla. Biolan-ek, horregatik, listeria azkar, fidagarri eta erraz detektatzeko metodoa garatuko du, inmunosentsorikan oinarrituta.
 

SALMONELLA

Salmonella bakterio bereziki kaltegarria da, eta elikagaek eragindako toxikazioak gertatzen direnean bera da lehen susmagarria. Elikagaiek kutsatutako gaixotasunen artean, salmonella bigarren ohikoena da. Elikagaiek transmititutako milioika gaixotasun kasu eragiten ditu urtero.
 

BIO osasun dibisioa

BEGI LEHORRA DIAGNOSTIKATZEKO BIOSENTSOREA

Biolan-ek begi lehorra diagnostikatzeko sistema bat garatzeari ekingo dio, Biosentsore bidezko transdukzio bio-katalitiko edo/eta bio-afinitate sistemetan oinarrituta. Begi lehorra begien azaleko patologia nagusienetako bat da, eta biztanleriaren %10-20ri eragiten dio.