Biolan Maletarekin
Norentzat:
Mahasgintza-ardogintza
Abantailak:
Denbora errealean egindako neurketak
Erraztasuna
Merkea

BIOSENTSOREAK

Biosentsorea gailu analitiko trinkoa da, interakzio biologikoak baliatzen dituena emaitza kualitatiboak eta/edo kuantitatiboak eskaintzeko. Biolan Metodoa, bere espezifikotasuna, sentikortasun handia, abiadura eta etengabeko monitorizazioa dela eta, irtenbide aurreratu eta lehiakorra da.

 Biosentsore batek dauzkan abantailen artean hauek nabarmendu daitezke:

-ESPEZIFIKOTASUNA

analizatu nahi den molekula neurtzen du bakarrik, ardo edo muztioaren lagina iragazi behar izan gabe

 -SENTIKORTASUN HANDIA

kontzentrazio oso txikiak detektatzeko gai 

-ABIADURA

oso azkar erantzuten du (<180 seg)

-ERRAZTASUNA

Aplikazioa erraza da

-MONITORIZAZIOA

etengabeko monitorizazioa jar daiteke 

Gailu hauek beste zenbait ezaugarri interesgarri ere badituzte: sistema integratuen baitan sartzeko aukera, automatizatzeko erraztasuna, denbora errealean lan egiteko gaitasuna, eta aldakortasuna, besteak beste.
 

Biotestak

Produktuak

Irudia Produktuak Informazioa
AG (Azido glukonikoa) biosentsorea AG. (AZIDO GLUKONIKOA) BIOSENTSOREA
Azido Glukonikoa mahatsak heltzeko unean daukan osasun egoera zehazteko parametro edo adierazlerik garrantzitsuena da. Parametro hau detektatuta, bildutakoan mahatsak daukan osasun egoera neur daiteke, eta, horregatik, upeltegiaren ekoizpenaren zikloaren barruan kalitatea eta kontrola ziurtatzeko tresna esanguratsua da.
Biosensor FRUKTOSAREN BIOSENTSOREA - GARATZEN
Ardogintzan, zenbait une funtsezkoak dira produktuaren kalitatea zehazteko, eta horietako bat hartzidura alkoholikoaren hasiera eta amaiera da. Une horietan garrantzitsua da hartzidura prozesua amaitu ez duten hondar-azukreen maila zehaztea.
Multiparametrikoa Biosentsorea BIOSENTSORE MULTIPARAMETRIKOA (2, 3 edo 4 parametro) – GARATZEN
Bere ezaugarrien artean nabarmentzekoa da bi, hiru edo lau parametro neurtu dezakeen biosentsorea dela, enologoaren beharren arabera: azido glukonikoa, azido malikoa, azukre hartzigarriak eta sulfuroso askea.
Biosensor GLUKOSAREN BIOSENTSOREA – GARATZEN
Ardogintzan, zenbait une funtsezkoak dira produktuaren kalitatea zehazteko, eta horietako bat hartzidura alkoholikoaren hasiera eta amaiera da. Une horietan garrantzitsua da hartzidura prozesua amaitu ez duten hondar-azukreen maila zehaztea.
Biosensor AZUKRE HARTZIGARRIEN BIOSENTSOREA (GLUKOSA, FRUKTOSA) –GARATZEN
Ardogintzan, zenbait une funtsezkoak dira produktuaren kalitatea zehazteko, eta horietako bat hartzidura alkoholikoaren hasiera eta amaiera da. Une horietan garrantzitsua da hartzidura prozesua amaitu ez duten hondar-azukreen maila zehaztea.
Logo Biolan Gaixotasun oftalmologikoak diagnostikatzeko biosentsorea
Garatzen
Logo Biolan Listeria, salmonella eta histamina detektatzeko ekipoak
Garatzen